![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5f/Gray1040.png/640px-Gray1040.png&w=640&q=50)
Baresare
Ornodunen barrunbe abdominala, eta barrunbe horretako zenbait organo estaltzen dituen mintz serosoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Baresare edo peritoneoa[1] ehun lotzailez osatutako mintz seroso bat da, eta abdomenaren eta azpilaren arteko muga ezartzen du. Baresarea gainetik gantzez pilaturik dago. Bi orriz dago osatua; pareta-orria eta errai-orria.
Datu azkarrak Xehetasunak, Kokapena ...
Baresare | |
---|---|
![]() Peritoneo parietalaren atzeko aldea urdinez. ![]() | |
Xehetasunak | |
Kokapena | peritoneo-barrunbea |
Konponenteak | errai-peritoneoa pareta-peritoneoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | peritoneum |
MeSH | eta A10.615.789.596 A01.923.047.025.600 eta A10.615.789.596 |
TA | A10.1.02.002, A10.1.02.005 eta A10.1.02.006 |
TH | H3.04.08.0.00001 |
FMA | 9584 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
Pareta orria abdomen barrunbeko paretei estuki itsasten da eta beste orri bat eratzen du, errai orria. Bigarren honek, abdomeneko erraiak guztiz edo partzialki estaltzen ditu.
2 orrien artean gune birtual txiki bat dago, baresare barrunbea, eta bertan isurkari pixka bat pilatuko da (gutxi gorabehera 50 ml). Honen funtzioa labaintzea da, erraien arteko irrist-higidurek urradurak eragin ez ditzaten.[2]