![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Vitoria_-_Huertas_de_Olarizu_-_Pergola_HDR_-BT-_02.jpg/640px-Vitoria_-_Huertas_de_Olarizu_-_Pergola_HDR_-BT-_02.jpg&w=640&q=50)
Pergola
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pergola[1] pilastra edo zutabeen gainean bermatzen den burdin sare edo zurezko hesi batez osatutako galeria da; askotan aihen eta landare igokariz eta bestelako landare apaingarriz edertua egoten den hiri-altzaria.[2] Pergola hitza latinezko pergŭla hitzetik dator, balkoi esan nahi duena. Italieraz 1645 inguruan erabiltzen zuten eta ingelesez 1675ean.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Vitoria_-_Huertas_de_Olarizu_-_Pergola_HDR_-BT-_02.jpg/640px-Vitoria_-_Huertas_de_Olarizu_-_Pergola_HDR_-BT-_02.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/43/Pergola._Durango.jpg/640px-Pergola._Durango.jpg)
- Artikulu hau arkitektura elementuari buruzkoa da; Italiako udalerria gaitzat duena beste hau da: «Pergola (Markak)»
Pergolek pabiloiak bildu ditzakete, eraikinetako ateetan markesina baten moduko lanak egin ditzakete lorategietarantz edota egitura guztiz autonomoak izan daitezke, bide batean zehar itzala eta babesa ematen dutenak.