From Wikipedia, the free encyclopedia
Per Brahe gaztea kondea (1602ko otsailak 18-1680ko irailak 2) suediar soldadu eta estatista bat izan zen. 1630etik Kontseilari Pribatu eta 1640tik Goi Ordezkari Sindikala.
Brahe Rydboholm uhartean jaio zen (gaur egun Österaker udalerria), Uppland eskualdean. Gustavo Vasaren Kontseilari Pribatuetako bat zen Per Brahe zaharraren biloba izan zen, Erik IV.a Suediakoak konde bihurtu zuena, Peder Svartek Gustavori buruzko kronikari jarraipena eman ziona eta 1585ean nobleentzako gidaliburua zen Oeconomia izeneko lana idatzi zuena bezala ere ezaguna. Per Brahe gaztea, atzerrira zenbait urtez bidaiatuz bere heziketa amaitu ondoren 1626an Gustavo II.a Adolfo Suediakoaren txanbelan bihurtu zen, bere adiskidetasuna ere lortuz.
Prusian nabarmendu zen Poloniar Gerrak iraun zuen hiru urteetan, baita, zaldun erregimentu baten buruzagi bezala Alemanian ere. Gustavo Adolfo 1632an hil ondoren armada utzi eta aktibitate politikora dedikatu zen. Riksdageko Lantmarskalk aukeratua izan zen 1629an eta hurrengo urtean Kontseilari Pribatu bihurtu zen. 1635ean Poloniarekin armistizio bat lortzeko negoziaketak gidatu zituen (Stuhmsdorfeko hitzarmena).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Per Brahe gaztea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.