Pedro Reyes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro Reyes (Tanger, Marokoren iparraldea, 1961eko maiatzaren 8a - Valentzia, 2015eko martxoaren 25a) espainiar umorista, idazle nahiz telebista eta zinemako aktorea izan zen. Bere familia jatorriz Huelva hirikoa zen eta han igaro zuen haurtzaroa.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Pedro Reyes | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tanger, 1961eko maiatzaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Valentzia, 2015eko martxoaren 25a (53 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, telebista aurkezlea eta aktorea |
![]() ![]() ![]() |
Itxi
Hamabi urte zituenetik idatzi zuen, eta jarduera hori antzezpenarekin batera burutu ohi zuen. 18 urte zituela Centuria antzerki taldea sortu eta handik gutxira Pablo Carbonell aktorearekin batera Pedro y Pablo antzezpen bikotea sortu zuen. Bakarrean ere antzeztu zuen, eta gehienbat bere umore absurduagatik zen ezaguna.