From Wikipedia, the free encyclopedia
Pausanias (antzinako grezieraz: Παυσανίας, Pausanías; c. 110 – c. 180) greziar bidaiari, geografo eta historialaria izan zen.
Pausanias (geografoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asia, 110 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Sicily (en) , 180 (egutegi gregorianoa) (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, geografoa eta bidaia idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Badirudi Lidiakoa zela (Asia Txikia), beharbada bere idazlanetan behin baino gehiagotan aipatzen duen Magnesia Sipilokoan jaioa. K. o. II. mendean bizi izan zen. Grezian, Mazedonian, Italian eta Asia zein Afrikako lur batzuetan zehar bidaiatu zen.
Marko Aurelioren garaian lan garrantzizko bat idatzi zuen, Greziako deskribapena (antzinako grezieran Ἑλλάδος περιήγησις, Hellados Periegesis)[1], hamar liburukitan; obra honek oso xeheki aipatzen ditu arte-monumentuak eta haiekin erlazionatutako elezaharrak. Bidaietan ikusi eta ikertutakoa batzen du. Garai modernoetako aurkikuntza arkeologikoek haren oharren zehaztasuna bermatu dute.
Beste meritu batzuen artean, Platonen hilobia aurkitu izana egotzi zaio, honek sortu zuen Akademian, Atenas zaharraren kanpoaldean.
Literatur balio handirik ez izan arren, balio handiko iturria da Antzinako Greziaren topografia, monumentuak eta lekuan lekuko gurtzei buruzko informazio historikoari dagokionez.
Osorik iritsi da guganaino, eta lehen turismo-gidatzat hartua da. Atenasen egin zuen egotaldia kontatzen du, eta Olinpiar Jokoak, doriar tenpluak eta Greziar mitologia deskribatzen ditu.
XVIII. mendean bidaiari europarrek, batez ere britainiar eta alemanek, Greziara bidaiatzen hasi eta zibilizazio hura berraurkitzen dutenean, gida gisa erabiltzen dute Pausaniasen liburua. Honi esker, Olinpiaren, Delfosen eta oro har Greziako aztarnategi nagusien kokalekua aurkitu zen.
Besteak beste, gainera, Itsaso Hila aztertzen lehena izan zen, eta izena eman ziona.
Greziako deskribapena liburuak honako lurralde hauei eskainiak dira, hurrenez hurren:
Pausaniasen deskribapenek bi alde nagusi izaten dituzte: batetik, leku fisikoen eta monumentuen deskribapenak daude, bidean barrena begiz ikusten eta deskribatzen dituenak. Bestetik, ordea, badira istorioak, historiak, mitoak ere, deskribapen horien edergarri eta osagarri elezaharrak eta pasarte historikoak nahasiz[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.