egile abeslari kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Piché (Montreal, 1953ko irailaren 5a[1] ) Quebeceko kantautorea da. [2]
Paul Piché | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | La Minerve, 1953ko irailaren 5a (71 urte) |
Herrialdea | Quebec |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montrealgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | folk rock |
Diskoetxea | Audiogram (en) |
1970eko hamarkadan kantautore-ibilbidea hasi ondoren, bere belaunaldian eta Quebeceko kantugintzan arrastoa utzi zuen artista da, bere lan ugarien artean aipagarriak dira lehen bi diskoak À qui appartient l'beau temps? eta L'Escalier, eta zenbait abesti Heureux d'un printemps, Ne fais pas ça, Mon Joe, Essaye donc pas, L'Escalier, Moi j'raconte des histoires, Les Pleins, Cochez Oui, cochez Non, Un château de sable et J'appelle.[3][4]
Txiroak, beharginak. langabeak, indioak... kezka sozial handi baten jabe azaldu zen bere lehen diskoan. Folklore tradizionalaren eta rockaren eraginak maisuki erabiliz, estilo berezi eta adierazgarri bat lortu zuen formaren aldetik. Letretan berriz, Vigneault eta Lecrerc bezalako poeta handien eragin onuragarria nabari zitzaion Maitez eta Arraun kantu metaforiko indartsuetan nabaritzen da hori. Quebecen independentziaren aldeko borroketan zuzen eta sakon aritu izan da gazte garaiko suharra galdu ez duen artista bikain honek.[5]
Euskal Herrian ezaguna da Joseba Tapiak 1999n plazaratu zuen Québec: hamalau kantu independentziarako diskoarengatik, Koldo Izagirre eta Itxaro Bordaren itzulpenekin eta Pascal Gaigneren moldakuntzekin.[5]Maitez darama titulutzat aipatu lehen diskoko Mon Joe kanta eta bigarren diskoko Arraun / Le Rame kanta azaltzen dira disko horretan.[6] Joseba Tapiak azken kanta horrekin 2001an Musikaren Saria jaso zuen Madrilen, SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) eta AIE (Asociación de Intérpretes y Ejecutantes) erakundeek banatzen zuten saria.[7]
Disko horretan Quebeceko beste kantautore hauen kantak ere bildu zuen Tapiak: Felix Leclerc, Gilles Vigneault, Claude Léveillée, Robert Charlebois eta Raymond Lévesque.
Bere lehenengo bi diskoak hauek izan ziren:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.