Paul Bilbao
ikertzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Bilbao Sarria (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1971) hizkuntza-eskubideen aldeko aktibista da.
Paul Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algorta, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kultura-ekintzailea, ikertzailea eta Euskalgintzaren Kontseilua |
Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1994), Hizkuntza Plagintzan graduondoa Euskal Herriko Unibertsitatean (1995) eta Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoetan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2017).
Hizkuntz Eskubideen Behatokian aritu zen bere sorretatik. 2001eko ekainetik Behatokiko kudeatzailea izan zen eta 2004ko irailetik 2010eko apirilera arte zuzendaria.
2010eko apirilaren 24an Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izendatu zuten, Xabier Mendiguren Bereziartuk erretiroa hartu ostean.[1] 2022ko abenduaren 6an Idurre Eskisabeli pasa zion lekukoa.[2][3]
Europako ELEN sareko lehendakariordea da 2011z geroztik.[4]
2023ko urritik aurrera Armentia Ikastolako zuzendari orokorra da.