Patxaran
From Wikipedia, the free encyclopedia
Patxarana Euskal Herriko edari alkoholdun gozo eta gorriluna da, % 25-30 inguru alkohol bolumena duena. Elorri beltzaren (Prunus spinosa) fruituak (basaranak) anis-pattarrean beratuz egiten da. Batzuetan kafe-ale gutxi batzuk, kanela adartxoren bat edota banilla-lekaren bat gehitzen zaio, zaporea emateko. Bazkal edo afalostean eta oso hotz edaten da, digestioaren lagungarri.[1]
1988an Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografiko Babestua sortu zen.[2]