hamabosteko errugbilari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Patricia Karrikaburu (Altzürükü,[1] Zuberoa, 1988ko irailaren 21a) euskal errugbilaria da, harroin postuan jokatzen duena. Biarnoko Lons rugby féminin taldean aritu da.[1][2]
Patricia Karrikaburu | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2014 - | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Altzürükü, 1988ko irailaren 21a (36 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | harroina | ||||||||||||||||||
Pisua | 89 kilogramo | ||||||||||||||||||
Altuera | 176 zentimetro | ||||||||||||||||||
Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioarekin aritutakoa da nazioarteko txapelketetan. 2015eko, 2016ko eta 2017ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketak jokatu ditu.eta 2018 Emakumezkoen Sei Nazioetako Txapelketa.[3][4]
Zuberotarra izanda, zaletasunen artean kantatzea eta eskusoinua ditu gogoko.[5]
20 urterekin hasi zen errugbian. 2007an hasi zen Menditten taldean. Kirol hori probatzera animatu ziten lagunek. Etxekopaia estadioan egin zituen lehen urratsak. Betetzen zuen postua eskuineko pilarearena zen, hirugarren erdiko lerroan ere jolasten zuen. Ia guztiok zuten ezizena, berea 'Patou' zen.
Kolore hori eta beltzetan lau urte eman ondoren, emakumezkoen errugbi frantsesaren mailarik gorenean jokatzeko aukera izan zuen: TOP 10. Une horretan, zalantza egin ondoren, Lonsen sinatzea onartu zuen. Entrenamendu askoz gogorragoak eta 2 ordu behar izaten zuen joan-etorrian, bain ondo integratu zen. 'Patoche' ezizen berria jarri zioten. Klub horretan eman duen urte bakoitza berritasun bat da, eta ikaskuntza bat, han nagusi den giro onean.[2]
Zortzi urte geroago, 2015eko otsailaren 15ean, Michel Gonzales Frantziako taldearen entrenatzaileak deitu zion zutabe zuzen bat behar baitzuen otsailaren 27an Galesko herrialdearekin jokatzeko.[2]
2016ko sei nazioetako txapelketa irabazi zuten. Munduko kopa bat Irlandan 2017. urteko abuztuan.[5]
Patricia Karrikabururen hitzetan:
Zaila egin zitzaidann alderdi profesionalarekin bat egitea, Mauleon-Licharreko SARLANG garajean kontabilitateko idazkari gisa lan egiten bainuen.[5] Lehiaketa oso zaila da, lau egunetik behin partidak baititugu. Erritmoa iraunkorra da, nekea izaten da...[2]
2017an lau euskal herritarrak aritu ziren: Celine Ferer (Baiona, 1980) eta Arthur Iturria (Baiona, 1994) lapurtarrak, Patricia Karrikaburu (Altzürükü, 1988) eta Camille Lopez (Maule, 1989) zuberotarrak.[1]
Jatorria antzekoa bazuten ere, ezberdintasunak anitz ziren lauren artean. Lopez eta Iturria Clermonten ari ziren, Top 14ko lehen sailkatuarekin. Profesionalak ziren biak, Iturria maila gorenera iritsi berria bazen ere. Ferer eta Karrikaburu, berriz, erabat amateurrak ziren. Biek, hala ere, bazuten eskarmentua Frantziako selekzio nagusiarekin, aurreko urtean, adibidez, titulua irabazi baitzuten Sei Nazioen Torneoan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.