From Wikipedia, the free encyclopedia
Pasteur pipeta tantakari baten antzeko tresna bat da, laborategian erabiltzen dena. Likido kopuru txikiak transferitzeko erabiltzen da. Louis Pasteur zientzilari frantziarrak asmatu zuen, hortik datorkio izena[1].
Tresna oso sinplea da. Plastikozko hodi luze fin bat da eta muturrean gomazko edo latexko estalki borobil luzatu bat du. Laborategiko gainerako tresnek ez bezala Pasteur pipetan ez da harturiko likidoaren bolumenik neurtzen, horregatik bolumenaren zehaztasun handirik behar ez duten likidoak transferitzeko erabiltzen da. Badira gomazko estalkirik gabeko Pasteur pipetak ere, kasu horretan hodiaren muturrak itxura borobiltsua du.
Gomazko estalkia zanpatzean airea ateratzen da. Pipeta orduan transferitu nahi den likidoan murgiltzen da eta estalkiaren zanpadura kentzean likidoa xurgatzen du. Jasotako likidoa askatzeko berriz zanpatu behar da gomazko estalkia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.