Pascalen printzipioa
Likido konprimaezin baten edozein puntutan presio-aldaketa bat sortzean, aldaketa hori norabide guztietan intentsitate berberaz hedatzen dela dioen hidrostatikaren printzipioa. Prentsa hidraulikoaren funtsa da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pascalen printzipioa hidrostatikaren lege nagusietakoa da. Honako hau dio: Fluido konprimaezin bat orekan baldin badago ontzi deformaezin baten barnean, bertako edozein puntutan egiten den presioa norabide guztietan transmititzen da intentsitate berberaz.[1][2] Alegia, geldirik dagoen fluido bati presio aldaketa aplikatzen zaionean, fluido osoan transmititzen da alteraziorik gabe. Norabide guztietan berdina da, eta indar perpendikularra eragiten du ontziaren paretetan. Blaise Pascal frantziar zientzilariak ezarri zuen printzipio hau 1647–1648an.