From Wikipedia, the free encyclopedia
Paolo Conte (Asti, Piemonte, 1937ko urtarrilaren 6a) italiar kantautore, abeslari eta musikagile bat da. Bere ahots ozen, sakon eta dotorea nahiz bere abesti irudimentsu eta ameslariengatik ezaguna da, batez ere Italia jaioterrian baina baita nazioartean ere.
Paolo Conte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asti, 1937ko urtarrilaren 6a (87 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parmako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, zutabegilea, piano-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria, legelari-poeta, abokatua, kantugilea, poeta, egile abeslaria, estudioko musikaria eta margolaria |
Lantokia(k) | Asti |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | chansona pop musika bard song (en) jazza |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa marinba Mirlitoia |
Diskoetxea | RCA Italiana |
paoloconteofficial.com | |
Nagusiki bere musikak mediterranear eta italiar abestigintzan errotua egon arren, jazz eta blues generoen eragin handia du, bai eta Hego Amerikako abestigintza eta Jacques Brel eta Georges Brassens frantses hiztun abeslariena ere.
Bere abesti ezagunenak Azzurro, Via con me eta Un gelato al limon dira, bestelakoak, Genova per noi, Come di, La riconstruzione del Mocambo, Dancing, "Diavolo rosso, Una giornata al mare, Sotto le stelle del jazz eta Parole d'amore scritte a macchina.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paolo Conte |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.