From Wikipedia, the free encyclopedia
Pamela Colman Smith (1878ko otsailaren 16a - 1951ko irailaren 18a), Pixie ezizenez ezaguna, britaniar artista, ilustratzaile, idazle, argitaratzaile eta okultista izan zen. Rider-Waite tarota ilustratzeagatik ezaguna da, Arthur Edward Waiteren enkarguz. Tarot joko hori tarotisten artean estandarra bilakatu zen eta, gaur egun ere, erabiliena da munduan[1][2][3]. 20 liburu baino gehiago ilustratu zituen, Jamaikako folkloreari buruzko bi bilduma idatzi zituen, bi aldizkari editatu zituen eta Green Sheaf Press zuzendu zuen, emakume idazleei zuzendutako inprenta txiki bat[4].
Pamela Colman Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pimlico (en) , 1878ko otsailaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres Brooklyn Manchester Kingston Bude |
Heriotza | Bude, 1951ko irailaren 18a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Kornualles |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, diseinatzaile grafikoa, idazlea, margolaria, editorea, argitaratzailea eta artista |
Izengoitia(k) | Pixie |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.