![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/22/Positions_of_ancient_continents%252C_550_million_years_ago.jpg/640px-Positions_of_ancient_continents%252C_550_million_years_ago.jpg&w=640&q=50)
Paleogeografia
Lurraren azalaren erliebea antzinako garai geologikoetan nolakoa zen aztertzen duen zientzia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paleogeografia geologia aldietan lurrazalaren formak eta erliebea nolakoak ziren aztertzen duen jakintza da.[1] Garai bateko geografiaren azterketa da. Diziplina hau, nagusiki, geologia historikotik jorratzen da,[2] baita geografiatik ere.[3] Lurraren zientzien beste arlo batzuek ematen dituzten ebidentzietatik abiatuta berreraikuntza paleogeografikoak posible dira: estratigrafia, adierazle paleoklimatikoak, pedologia, glaziologia, paleomagnetismoa, sedimentologia, paleontologia, tektonika, etab.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/22/Positions_of_ancient_continents%2C_550_million_years_ago.jpg/640px-Positions_of_ancient_continents%2C_550_million_years_ago.jpg)