From Wikipedia, the free encyclopedia
Paisajismoa [1], batzuetan ere paisaia-antolamendua edo paisaiagintza espazio edo paisaia baten ezaugarri sozialak, fisikoak eta psikikoak diseinatzeko, aldatzeko eta antolatzeko jarduera edo lanbidea da. Kontuan hartzen diren elementuak, besteak beste, honako hauek dira: flora, fauna, lorezaintza, laborantza, erliebeak, ur-ibilguak, eraikinak edo gizakiak sortutako beste materialak eta baldintza klimatikoak. landa, etxe inguru zehatz bat zein hiri inguru oso bat eraldatzeko unean, lekuaren ikuspegia zein baldintza fisiko edota aldartea kontutan hartu behar dira[2]. Azken helburua lekuak erakargarriagoak bilakatzea da. Paisaijista "paisaiaren inguruak lantzen edo sortzen dituen artista edo profesionala da"[3].
Paisaiagintzan landaretza eta faunaren kudeaketa sartzen dira, baina baita bertako topografia, hidrologia eta gizakiaren eraikinak edo eraldatutako elementuak. Baita "abstraktuagoak" izan daitezken elementuak, hala nola Eguraldia, argi jokuak... eta elementu kulturalak ere kontutan izanik. Lorezaintza, esate baterako, funtsezkoa da paisaiagintzan.
Paisaia hitza frantsesaren "Pays" hitzatik dator, hau da, herrialdea. "Aje" atzekiak "ekintza" esan nahi du.
Iraganean paisaiagintza eta lorezaintza sinonimoak ziren. Paisiailaria parke eta lorategien diseinatzaile bat zen. XX. mendean berriz kontzeptu hauek aldatzen joan ziren. Paisagintzak garapen handia ezagu du 1980. hamarkadatik aurrera. Ordura arte hormigoiaren erabilera eta kultura handia eman baita, bereziki 1960.en hamarkadan. Hirien garapen jasangarriago bat eta bigarren bigarren etxebizitzen zabaltzeak paisagintzarekiko kezka ekarri dute. azken hamarkadetan paisaiagintzan garapen handia eman da. Teknologia berriak, makina berriak, material berriak... Gaur egun paisaiagintzak bertako landareak erabiltzen ditu, bertako ingurumen eta klimari hobeto moldatuak daudelako, eta horrela sortutako lorategiak jasangarriagoak direlako. Joera hau Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebalean hasi zen, bertako klima lehorra kanpoko landaretza mantentzeko egokia ez zelako, eta gastu handiak ekartzen zituelako uran eta energian.
Lurraren gainazalean bereizten diren formetako bakoitzari paisaia deritzo. Ezaugarri nagusienak hauek dira: geologikoak, biologikoak, klimatikoak eta antropikoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.