Zuberoako abesti zaharra From Wikipedia, the free encyclopedia
Atharratzeko gazteluko kantua[1], Atharratze jauregiko anderea[2], Atharratz(eko) jauregian edo Ozaze Jaurgainian[3] Zuberoako Atharratze edo Ozaze eskualdean jatorria duen euskal abesti herrikoi zaharra da. Lehenbiziko aldiz Chants Populaires du Pays Basque argitalpenean agertu zen 1870ean, J. D. J. Salaberriren eskutik. Geroago, beste bertsio batzuk jaso zituzten Francisque Michelek, Charles Bordesek eta Aita Donostiak.[4]
Ozaze jaurgainian | |
---|---|
Benito Lertxundiren, Mikel Urdangarinen eta Jean Mixel Bedaxagarren musika-lana | |
Egilea(k) | Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin eta Jean Mixel Bedaxagar |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Hunkidura Kuttunak I Zaharregia, txikiegia agian (albuma) |
Hitzak | Jean Louis Armand de Quatrefages de Bréau (en) , Francisque Michel, Charles Dickens eta Elise Charlotte Otté (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jean Dominique Julien Salaberri Francisque Michel Charles Bordes Jose Gontzalo Zulaika |
Bertsiorik ezagunena Benito Lertxundik grabatu eta abesten duena da[1], halere geroago, Jean Mixel Bedaxagar[5][6], Erramun Martikorena[6], Mikel Urdangarin[7] eta Niko Etxartek ere euren bertsioak abestu izan dituzte.
Atharratze Jauregian edo Ozaze Jaurgainian[4] Jean Louis Armand de Quatrefagues de Breau (1810-1892) sendagile eta naturalistak idatzitako euskal balada zaharrenetarikoa da (1850ean jasoa, ustez XVI. mendeko istorio zahar baten oihartzuna). Balada hau frantsesera itzulita argitaratu zuen. Balada honek aldaera anitz eduki ditu; Ampère, Francisque-Michel, eta E.C. Otté eta Charles Dickens nobelagile ingelesaren eskutik
Jean Jaurgain (1842-1920) kazetari, historialari eta folklorista zuberotarrak Atharratzeko jauregiko anderia honen bertsioarekin batera beste bost baladen berri eman zuen: Ürrütiako anderia, Bereterretxen khantoria, Egün bereko alargüntsa, Musde Sarri eta Arbotiko prima eijerra.[3]
Mende batean zehar ahozko tradiziotik jasotako hainbat bertsiotan (1847-1947) ezagutzen da «Atharratze jauregian» («La fiancé de Tardets», «La palaciana de Tardets») deitutako balada narratiboa.
Exogamiaren eta dialektikaren arteko gatazka errealari buruz hitz egiten duen gogoeta baten aurrean gaude, balio orokorrez hornitua. Euskal errepertorioaren beste balada batzuetan agertzen dira gai horiek, non gatazka heriotzarekin konponbide tragikoarekin bukatzen den.
Baladaren corpusak 19 testuk osatzen dute, Antonio Zavalaren edizioaren arabera. Antonio Zavalaren edizioari testuak eskuratzeko errazak dira.
Atharratze Jauregian generoan bermatuta dauden oinarrizko alderdiei buruz intseguritatea sortzen digu: pertsonaiak, kontakizunaren ordena, erreakzioak eragiten dituzten ekintzak eta amaiera erabakigarria. Arrazoi beragatik, balada “osatu gabe”, “aldatuta” dagoela esaten da, pasarte batzuetan nahasia delako eta ziur aski “ahapaldi galduak” dituelako.
Jatorrizko Hitzak | Euskara batuaz egokitua edo |
---|---|
Atharratze jauregian bi zitroin doratü; Hongriako erregek batto dü galtatü; Arrapostü üken dü ez direla hontü, Hontürik direnean batto ükenen dü.
Hur handi bat badizü alde bateti; Errege bidea erdi-erditi, Maria-Maidalena beste aldeti.
-Aita, saldü naüzü idi bat bezala; Ama bizi üken banü, aita, zü bezala, Ez nündüzün ez joanen Hongrian behera, Bena bai ezkontüren Atharratze Salala.
Ahizpa, joan zite portaleala, Ingoiti horra düzu Hongriako erregea, Hari erran izozü ni eri nizala, Zazpi urte hontan ohean nizala.
-Ahizpa, ez nükezü ez sinetsia, Zazpi urte hontan ohean zirela; Zazpi urte hontan ohean zirela, Bere nahi dükezü jin zü ziren leküala.
Ahizpa jaunts ezazü arrauba berdea, Nik ere jauntsiren dit ene xuria; Ingoiti horra düzü Hongriako erregea; Botzik kita ezazü zure sor etxea.
Anaie gehiena diharien harzale, Anaie artekoa zamariz igaraile, Anaie txipiena ene lagüntzale.
-Aita, joanen gira oro alkarreki; Etxerat jinen zira xangri handireki, Bihotza kargatürik, begiak bustirik, Eta zure alaba tonban ehortzirik.
Ahizpa, zoaza orai Salako leihora, Iparra ala hegoa denez jakitera; Iparra balinbada goraintzi Salari Ene korpitzaren xerka jin dadila sarri.
Atharratzeko zeinüak berak arrapikatzen; Hanko jente gazteriak beltzez beztitzen. Andere Santa Klara hantik partitzen; Haren peko zamaria ürrez da zelatzen. |
Atharratze jauregian urrezko bi limoi; Hungariako erregeak bat eskatu du; Erantzuna ukan du ez direla heldu, Heltzen direnean bat edukiko du.
Atharratzeko hiria, hiri laua; Ur handi bat duzu alde batetik, Errege bidea erdi-erditik, Maria Madalena beste aldetik.
Amak bizi(rik) ukan banu, aita, zu bezala, Ez nintzen, ez, joanen Hungarian behera, Baina bai ezkonduko Atharratze Salara.
Engoitik hor duzu Hungariako erregea, Hari esaiozu ni eri naizela, Zazpi urte honetan ohean naizela.
Ahizpa, ez ninduke ez sinetsiko, Zazpi urte honetan ohean zarela; Zazpi urte honetan ohean zarela, Berak nahiko luke joan zu zaren lekura.
Nik ere jantziko dut nire zuria; Engoitik horra duzu Hungariako erregea; Pozik utz ezazu zure sortetxea.
Anaia zaharrena diruaren hartzaile, Anaia artekoa zaldi gainera (igotzen) laguntzaile, Anaia txikiena nire laguntzaile.
Etxera etorriko zara pena handiarekin, Bihotza kargaturik, begiak bustirik, Eta zure alaba hilobian ehortzirik.
Iparra ala hegoa den jakitera; Iparra baldin bada goraintzi Salari Ene gorputzaren bila etorri dadila berehala.
Hango jende gazteriak beltzez beztitzen. Andere Santa Klara handik partitzen; |
ITURRIA: Jean-Dominique-Julien Sallaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870.
Kantu honetan, denboraren eraginez ezaugarri linguistikoak izan dituzten aldaketak dira (Atarratz > Atarratze). Horretaz gain, metrikari dagokionez, metrikaren irregulartasuna edo akatsak azpimarratzekoak dira. Silaben neurriak ez dira erregularrak, ez lerro bakoitzeko ez estrofa bakoitzeko. Ikusi daiteken modura, estrofa bereko lerro guztiek errima berdina dute, baina gainerako estrofetatik desberdinak.
Baladaren formatuari dagokionez, ahapaldien autonomia metrikoak, ahapaldien arteko errima aldaketak eta ahapaldi bakoitzak “eduki” bakarra edukitzeak, narrazioak dituen elipsiekin edo istorioaren ulertezintasunarekin batera, kontakizunaren ordena ez dago zehatz-mehatz finkatuta ez egotea eta ahapaldiak trukagarriak izatea eragiten dute.
Kantaren esanahiari dagokionez, zaila da zehatz-mehatz istorioa hitzez hitz ulertzea, izan ere, paragrafo batzuek ez dute erlaziorik haien artean eta laburpena egiteko zailtasunak egon daitezke. Hala ere, argi dagoena da, istorioan zehar familia bat eta errege bat azaltzen direla. Hori horrela, istorioa Atharratz herrian edo Ozaze herrian eta bertoko jauregian kokatzen da. Balada honen bertsio zahar bat XIX. mendean jasotakoa da eta geroago bertsio ezberdinak jaso dira, guztira 19 bat ahapaldi. Ahoz aho transmititutako literaturan ohikoak izaten dira koherentzia eta kohesio hutsuneak antzematen dira, izan ere memoriak huts egiten du eta ahaztutako pasarteekin batera, honelako balada zaharretan baladen arteko interferentziak topatu izan dira inoiz.
Idatzi izan da balada honen jatorrizko istorioa XVI. mendeko benetako gertakizun batean dagoela oinarrituta: Gertakari historiko batean oinarritutako balada omen da, agure alargun eta neska gazte behartu baten arteko ezkontzan oinarritua. Ezkontideak Karlos Luxeykoa – Luxey eta Atharratzeko baroia, nonbait – eta Maria Jaurgain Ozazekoa. Ezkontza hori 1584an gertatu omen zen. Abesti honetan Maria Jaurgainen tragedia intimoa islatzen da, gazte-gazte zelarik, aitak Baroi zahar eta alargunarekin ezkontzera behartu omen zuena, eta alabatxoa, jakina, ez zen tratuarekin pozik geratu, 'Aita, saldü naizü idi bat bezala'.
« | Gaztetan Ozaze Jaurgainean kantua ez dut entzun eta ikasi bestetan; ezagutua zen, baina «tristeegia» zelakoan ez zen kantatua. Aldiz, Benito Lertxundiren diskoarekin ikasi dut. Alta hertsiek ebasle bezala tratatzen zuten. Benitok eskualdeetako kantuen zabaltzearekin ekarpen ederra egin zuen. Ber gisan ikusten dut zuberotar maskarada eta pastorala antzerkien hedapena, hertsikeriak gainditurik, euskaldun ororen adierazpen tresna. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.