![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Ostracvalve.png/640px-Ostracvalve.png&w=640&q=50)
Ostrakodo
Kaltzio karbonatozko bi kusku dituen tamaina milimetrikoko mikrokrustazeoa (Crustacea, Entomostraca). Ostrakodoen kuskuak oso ugariak dira arroka sedimentarioetan Behe Kanbriarretik hasita gaur egun arte. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ostrakodoak kaltzitazko bi kuskudun krustazeoak dira. Ostrakodo gehienen tamaina 0,5 eta 2 milimetro tartekoa da, baina salbuespen gisa gaur egun bizi den Gigantocyprisa, 2,5 zentimetro neurtzen dituela. Artropodo talde honen hedapen tenporala Kanbriarretik gaur egun artekoa da.
Ostrakodo | |
---|---|
Kanbriar-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Crustacea |
Superklasea | Oligostraca |
Klasea | Ostracoda Latreille, 1802
|
Azpiklase eta ordenak | |
Ostrakodoei buruzko lehen erreferentzia idatzia Müllerrek egin zuen 1776an, gaur egun bizi diren espezie batzuk deskribatuz. Oskoldun hauek dibertsitate handikoak dira, izan ere gaur 33.000 espezie ezagutzen dira, horietatik 25.000 fosilak eta 8.000 gaur egun bizirik daudenak.
Ostrakodoak ura dagoen edozein lekutan bizi daitezke: itsasoa, lakuak, putzuak, iturriak, kobazuloetako putzuak... honek bere ikerketarako erraztasunak ematen ditu eta erregistro fosilean garrantzi handikoak dira.