Oshima penintsula
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oshima penintsula (japonieraz: 渡島 半島 Oshima-hantō ) , Japoniako Hokkaido uhartearen hegoaldean dagoen penintsula ezaguna da. Hakodate da penintsulako hiri handiena.
Hokkaidoren hegoaldeko zatia hartzen duen penintsula da eta Tsugaruko itsasarteak banatzen du Honshu uhartetik. Penintsulak bi adar ditu bukaeran, mendebaldekoa Matsumae da eta ekialdekoa Kameda.
Lurraldea ez da laua eta hainbat sumendi ditu. Ōnuma Parke Kuasi-Nazionala ere bertan dago.
Penintsula bi suprefeturatan banatzen da, mendebaldeko kostaldea Oshima suprefeturari dagokio eta Hakodate da hiri nagusia, ekialdea aldiz Hiyama suprefeturarena da eta Setana da hiri handiena.
Hakodate da penintsulako hiri erreferentea, 270.000 biztanlerekin Hokkaido guztiko hirugarren hiria baita, garai batean uharteko hiriburu ere izan zen. Gainontzeko herri gehienak herrixka arrantzale txikiak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.