From Wikipedia, the free encyclopedia
Oscar Ribeiro de Almeida Niemeyer Soares Filho (Rio de Janeiro, 1907ko abenduaren 15a - Rio de Janeiro, 2012ko abenduaren 5a) brasildar arkitektoa izan zen, arkitektura modernoko erreferente nagusietako bat[1]. Hormigoi armatuaren plastika- eta eraikuntza-ahalbideen ikerketan aitzindaria izan zen.
Oscar Niemeyer | |
---|---|
(1968) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Oscar Ribeiro de Almeida Niemeyer Soares Filho |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1907ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2012ko abenduaren 5a (104 urte) |
Hobiratze lekua | Cemitério de São João Batista (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Annita Baldo (en) (1928 - 2004) Vera Lúcia Cabreira (en) (2006 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola Nacional de Belas Artes (en) |
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Architecture (en) |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea, idazlea, politikaria eta hirigilea |
Lantokia(k) | Brasilia |
Enplegatzailea(k) | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Brasildar Alderdi Komunista |
niemeyer.org.br | |
Rio de Jaineroko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen eta Lucio Costaren laguntzaile gisa lanean hasi. Haren lehen eraikuntza handia Rio de Janeiroko Hezkuntzako eta Kulturako ministerioa da (1936-1943). Hartan, Le Corbusier aholkulari izan zuen (hark Niemeyerrengan eragin handia izan zuen). Panpulhako eraikuntza multzoa (Belo Horizonte), besteak beste, jatetxe biribil batek eta yatch-club batek osatzen zutena, 1942-1944 bitartean egin zuen. Obra handiena Brasilia hiri berriaren sorkuntzaren zuzendaritza da. Bertako eraikin publiko garrantzitsuenak diseinatu egin zituen, Lucio Costarekin batera, hiriburu berriaren brasildar utopia gauzatuz.
Brasildik kanpora ere baditu zenbait obra, Kubitschekek aginpidea utzi ondoren eginak gehienbat. Ezagunenetako bat Frantziako Alderdi Komunistaren egoitza da (Parisen). 1988an Pritzker Saria lortu zuen, Gordon Bunshaftekin ex æquo.
Arkitekturaren utilitarismoaren babeslea izan arren, haren lanak ez dira postmodernoek maiz kritikatutako mugimendu bereko bloketzar hotzak. Niemeyerren eraikin monumentalek dituzten formak dinamikoak eta kurbaz beteak dira eta miresle askok, arkitektura barik, eskultura bezala hautematen dituzte, kritikoaribatzuek azken baieztapen hori akastzat jotzen badute ere.
Diseinatu zituen eraikuntzetan, forma desberdinak, biribilak eta zuzenak, elkartzeko irudimen eta trebetasun berezia nabari da; hormigoia, beira eta altzairua kontrastean erabiltzen zituen. Forma biribilen eredurik argienak Belo Horizonteko Frantzisko Santuaren kapera eta Ducheneko lantegia (1950) ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.