Munduko Osasun Erakundea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Munduko Osasun Erakundea[1] edo MOE[1] (frantsesez: Organisation mondiale de la santé edo OMS; ingelesez: World Health Organization edo WHO) Nazio Batuen Erakundearen osasun-agentzia da, munduan osasunaren arloko prebentzio-, sustapen- eta esku-hartze politikak kudeatzen espezializatuta dagoena. 1948ko apirilaren 7an eratu zen eta gaur egun, munduko 196 estatu dira MOEko kide eta Osasunaren Mundu Biltzarraren bidez gobernatzen dute Erakundea.[2]
Munduko Osasun Erakundea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | World Health Organization, Organisation mondiale de la Santé, Organización Mundial de la Salud, Всемирная организация здравоохранения, منظمة الصحة العالمية eta 世界卫生组织 | |
Izen laburra | WHO, OMS, OMS, 世卫组织, 世衛組織, OMS, СУТ, ВОЗ, 世衛 eta SZO | |
Mota | Nazio Batuen agentzia espezializatua, sarbide irekiko argitaletxea, nazioarteko erakundea eta argitaratzaile akademikoa | |
Jarduera sektorea | human health activities (en) | |
Herrialdea | Suitza, Filipinak, Egipto, Ameriketako Estatu Batuak, Danimarka, India eta Kongoko Errepublika | |
Jarduera | ||
Kidetza | International Association of Scientific, Technical, and Medical Publishers (en) | |
Eskumendekoak | World Health Organization Regional Office for Africa (en) , Pan American Health Organization (en) , World Health Organization Regional Office for Europe (en) , Alliance for Health Policy and Systems Research (en) , World Health Organization (France) (en) , World Health Organization Regional Office for South-East Asia (en) , World Health Organization Regional Office for the Eastern Mediterranean (en) , World Health Organization Regional Office for the Western Pacific (en) , International Agency for Research on Cancer (en) eta International Clinical Trials Registry Platform (en) | |
Enplegatuak | 7.000 (2014) | |
Agintea | ||
Zuzendaria | Tedros Adhanom Ghebreyesus | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Jabea | Ekonomia eta Gizarte Kontseilua eta Nazio Batuen Erakundea | |
Zeren jabe | ||
Historia | ||
Sorrera | 1948ko apirilaren 7a | |
Ordezkatzen du | Office international d'hygiène publique (en) | |
Jasotako sariak | ||
webgune ofiziala |
Erakundearen helburuak nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea dira. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza.[3]