Osaba Tomen etxola
From Wikipedia, the free encyclopedia
Osaba Tomen etxola (ingelesez Uncle Tom's Cabin) 1852ko Harriet Beecher Stowe estatubatuar idazle eta abolizionistaren eleberri bat da. 1852ko martxoaren 20an lehenbiziko aldiz argitaratua izan zen. 1853an A Key to Uncle Tom's Cabin (Giltza bat Osaba Tomen etxolarentzako) eleberriak jarraitu zion. Arrakasta handia izan zuen liburuak: lehen urtean 300.000 ale saldu zituen AEBetan, nahiz eta herrialdearen hegoaldean debekatu zuten. Esklabotzaren aurkako kontzientzia zabaltzen tresna garrantzitsutzat jotzen da.[1] Erlijioak eragin handia du liburu honetan.
Datu azkarrak Osaba Tomen etxola, Datuak ...
Osaba Tomen etxola | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Harriet Beecher-Stowe (1852) |
Argitaratze-data | 1852ko martxoaren 20a |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Uncle Tom's Cabin |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | The National Era (en) |
Herrialdea | AEB |
Ilustratzailea | Hammatt Billings (en) |
Euskaraz | |
Izenburua | Osaba Tomen etxola |
Itzultzailea | Arantza Sarriegi |
Argitaratze-data | 1980 |
Bilduma | Itzul saila |
Itxi