![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Orographic-stream-order.png/640px-Orographic-stream-order.png&w=640&q=50)
Orografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Orografia (antzinako grezierazko όρος, "muino" eta γραφία "idatzi" hitzetik hartuta) lurrazalaren erliebea aztertzen duen geografiaren adarra da[1]. Zentzu zabalean Lurralde bateko erliebearen egitura eta itxura ere bada. Orografia bera baino handiagoa den geomorfologiaren zati bat da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Orographic-stream-order.png/640px-Orographic-stream-order.png)
Orografiak kliman eragina izaten du, adibidez Ekialdeko Afrikako orografiak Indiako montzoiaren indarra zehazten du[2].
Ibai baten ibaiadarrak 'orografia-irizpidea' jarraituz zerrendatzen badira, mendietatik eta toki altuenetatik (iturritik gertu) baxuenera (bokaletik gertu) zerrendatzen dituzte.