Orconera Iron Ore Company Limited
eraikitako euskal ondare nabaria Muskizen / From Wikipedia, the free encyclopedia
Orconera Iron Ore Company Limited Euskal Herriaren industrializazioan rol garrantzitsua izan zuen enpresa izan zen. 1873ko uztailaren 17an sortu zen Londresen[1], nazioarteko kapitalarekin, Ortuella, Barakaldo, Abanto eta Trapagaranen zeuden Magdalena, Orconera, Previsión, Carmen, Ser, San Antonio, Mora eta Union meatzeetako burdina ustiatzeko[2]. Meatze hauek eta kontzesioak zuen trenbidea Ybarra Hermanos y Compañíarenak ziren[1].
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Orconera Iron Ore Company Limited | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta industria ondarea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Kostaldeko Donejakue bidea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1873ko uztailaren 17a |
Itxi
1876 eta 1936 bitartean bertatik atera zen Bizkaian ustiatutako burdinaren bosten bat[3]. 1940ko hamarkadatik aurrera Bizkaiko Labe Garaiek erosi zituzten, eta 1968an Agruminsa azpi-enpresaren menpe utzi zituzten. 1993an itxi ziren.