Oratorio
Orkestra, koru eta kantari solistentzako musika-obra, eskuarki erlijiozko gaia eta narrazio-egitura izaten dituena, eta antzeztu gabe interpretatzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oratorioa musika klasikoko genero liriko-dramatikoa da, gai erlijiosokoa, Biblian edo liturgia-testuetan oinarritutakoa eta bakarlari edo abesbatza batek orkestra batekin interpretaturikoa eta irudikapen eszenikorik gabea.
- Artikulu hau musika lanari buruzkoa da; otoitz egiteko tokia gaitzat duena beste hau da: «Otoiztegi»
![]() |
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Erroman sortu zen 1600. urte inguruan, San Filipe Neriren Oratorio edo otoiztegian; hortatik datorkio izena. Cavalieriren La rappresentaziones di anima e di corpo hartzen da lehen oratoriotzat. XVII. mendean oratorioak garrantzi handia izan zuen, eta antzeztu egiten zen. Geroago, testuaren kontakizunera mugatu zen, musika tresnez lagundurik. Abesbatzak garrantzi berezia izaten zuen. Egile nagusiak izan ziren, besteak beste: Carissimi, A. Scarlatti, Schütz, Haendel (Mesias da oratorio ezagunena), Haydn, Spohr, Beethoven, Mendelssohn eta Elgar. Badira gai erlijiosoa ez duten oratorioak ere; gai espirituala izaten dute, hala ere. Halakoak dira Haendelen Semele, Tippetten A Child of Our Time eta Stravinskiren Oedipus Rex.