Gantz-azido poliasegabe mota, gantz-azido esentzialen taldekoa. Lehen lotura bikoitza n-3 posizioan du (metil amaieratik hasita). From Wikipedia, the free encyclopedia
Omega 3 gantz-azido mota da, kate luzekoa, eta asegabea (insaturatua). Omega 3 izenarekin hainbat gantz-azido daude (esaterako, azido alfa-linolenikoa -18 karbono dituena- edo azido eikopentaenoikoa -20 karbono dituena-). Mota honetako gantz-azidoak poliasegabeak dira.
Omega 3 taldeko gantz azidoei esentzialak deritze, gure gorputza ez baita gai sintetizatzeko, eta dietaren bitartez hartu behar direkako (aminoazido esentzialen antzera) [1]. Omega 3 asko duten janarien artean honako hauek aipa daitezke: arrain urdinak (izokina, hegaluzea, antxoak, sardinak...), intxaurrak, lihoa eta Salvia hispanica landareen garauak eta soja.
Omega 3 gantz azidoek funtsezko zeregina dute zelula mintzaren sortze prozesuan. Horretaz gain, iturri energetikoa dira eta immunitate-sistema zein nerbio-sistemaren funtzionamendu zuzenerako ezinbestekoak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.