From Wikipedia, the free encyclopedia
Olibanoa (persieraz: کندر, Kondoor ahoskatua; hebreeraz: לבונה, levona ahoskatua) Boswellia thurifera edo Boswellia sacra zuhaitzetik lortutako erretxina usaintsua da.[1] Intsentsu gisa erabiltzen dute, eta somaliarrek otorduetan txikle gisa erabiltzen dute. Bere izena arabieratik dator, arabieraz: اللُّبَّان, al-lubbān ("esnea"), olibanoren zuhaitza jotzean ateratzen den izerdi esnetsuari erreferentzia eginez.
Olibanoa erritu erlijiosoetan erabiltzen dute. Mateoren Ebanjelioaren arabera (Mt 2:11), Ekialdetik zetozen Hiru Magoek Jesusi emandako hiru opariak urrea, olibano eta mirra izan ziren. Kristautasunaren sorrerak olibanoaren merkatua pobretu zuen IV. mendean. Basamortutzeak Rub al-Khali basamortua zeharkatzen zuten karabanen ibilbideen erabilera zaildu zuena, eta 300. urte inguruan Ekialde Hurbileko partiar nomaden erasoaldien areagotzek, olibanoaren merkataritza amaitzea eragin zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.