Odile Kruzeta Olañeta (Eibar, 1957ko azaroaren 6a) kazetari euskalduna, gaztetan musikari, Fisika Zientziatan lizentziaduna, EITB-Irratiko zuzendaria izandako eta euskaltzain urgazlea 2006tik aurrera.[1][2]
Odile Kruzeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1957ko azaroaren 6a (67 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Odile Krizeta Jose Mari Kruzeta eta Margarita Olañeta euskaltzale eibartarren alaba da. 14 urte zituela Zeruko Argian kolaboratzen hasi zen, Eibarko kronikak idazten. Musika ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan. Fisika ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta matematika irakasle aritu zen. Izukaitz musika taldearen partaidea izan zen 1970ko hamarkadan (bi disko plazaratu zituzten). 1983an hasi zen Euskadi Irratian lanean.[3][4]
Musikaria
1974an Eibarren, kanta zaharrekin jarduteko bederatzi laguneko talde bat osatu zuten Odile Kruzetak eta beste batzuek, Izukaitz izenarekin: Fran Lasuen, Mariasun Iturriagagoitia, Aurelio Martinez, Jorge Kruzeta, Gentzane Milikua, Luis Alcoba, Kepa Jauregi eta Pedro Nagore. 1977tik aurrera serioago hartu eta orduan eman zioten benetako bultzada taldeari, gai propioekin. Kruzetak txirula eta teklatuak jotzen zituen, eta ahotsa ere jartzen zuen kantuetan. Donostiara joan ziren ikastera eibartar haietarik batzuk, eta han taldekide gehiago batu ziren Izukaitzera.
Ibilbidea EITBn
1982an hasi zen lanean Euskadi Irratian lanean Jose Mari Oterminek deituta. Izan ere, Herri Irratia kate donostiarrean ari zelarik, Izukaitzen jarduteagatik eta Otermin Euskadi Irratiko zuzendari izendatu zuenean, irratira lanera joateko gonbita jaso zuen. Hasieran musika saio bat egiteko eskaintza egin zion baina horri ezezkoa eman zion. Bigarrenez deitu zion eta informatiboetan lan egitea eskaini zion, horri baiezkoa eman ziolarik.[4] Hainbat irratsaio aurkeztu eta zuzendu zituen, tartean Euskadi Irratian egindako lehen tertulia politikoa. Albistegietako arduraduna izan zen hamalau urtez, eta, gero, irratiko zuzendaria, 1999tik 2009ra. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari zela, fonotekan aritu zen lau urtez. 2013tik 2019ko abuztuaren 31an erretiroa hartu zuen arte, EITBko Irrati Taldearen zuzendaria izan zen.[5][3]
Hurbil hurbiletik jarraitu ahal izan zuen hedabideetan bizitako aldaketa: globalizazioa . Bere hitzetan “glokaltasuna” dago gakoa, lokala eta globala uztartuz aurrera egitea. Sustraiak galdu gabe, eta ahaztu gabe nor informatu behar den, nor entretenitu nahi den, nori eskaini behar zaion konpainia, eta zein gizartetako iritzi aniztasuna ekarri nahi den hedabide bakoitzera, eta, era berean, munduari begira:[4]
« | Kazetari batek ez du bere buruarentzat lan egiten, baizik eta gizartearentzat. | » |
—Odile Kruzeta |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.