![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/56/20-11-28-Fujifilm-X-T1-RalfR-DSCF7771a.jpg/640px-20-11-28-Fujifilm-X-T1-RalfR-DSCF7771a.jpg&w=640&q=50)
Objektibo angeluhandi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Argazkigintzan, objektibo angeluhandia[1] foku-distantzia normalarena baino txikiago objektiboa duena da, giza ikusmenarena baino ikusangelu handiagoa duena. Ikuspegi panoramikoetarako erabiltzen dute, hala nola paisaietarako, fotokazetaritzarako eta beste sormen-proiektu batzuetarako.
Objektibo horien ikuspegi-angeluak 60 eta 180° bitartekoak dira. 35 mm-ko kameretarako foku-distantziak 18 eta 35 mm artekoak dira. Foku-luzera finkoko objektibo angeluhandien kasuan, argitasuna handia izaten da, baita f1.4rakoa ere (ikus irekidura eta f zenbakia).