politikari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Nuria Lopez de Guereñu Ansola[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1969ko irailaren 27a- ) Telekomunikazioetan ingeniaria eta Hezkuntzaren Soziologian doktorea da. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburua izan zen Juan Jose Ibarretxeren gobernuan. Confebask Euskal Enpresen Konfederakuntzako idazkari nagusia izan zen. Gaur egun, EKI Fundazioko zuzendari exekutiboa da, eta Tubacex taldeko Administrazio Kontseiluko kide eta honen Iraunkortasun eta Gobernantza Oneko batzordearen presidentea da.
Nuria Lopez de Guereñu | |||
---|---|---|---|
1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eibar, 1969ko irailaren 27a (55 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ingeniaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzan lizentziatua da (UPC Catalunya). Besteak beste, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan, Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Sailean, Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuan, eta Vicomtech Elkartean egin du lan. Beregan hartutako ardura politikoek kargu hauek uztera behartu zuten.
1998an, Eusko Legebiltzarreko kide bezala aukeratua izan zen EAJko Gipuzkoako zerrendatik. 2003tik 2005era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan zen. Urte horretan, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburu izendatu zuen Ibarretxe Lehendakariak. Bere helburuak EAEko eskualde desberdinen arteko mugikortasuna areagotzea eta Euskal Hiriaren kontzeptua sustatzea ziren. Horretarako, Garraio sailak hainbat azpiegitura-lan burutu zituen Euskal Y eta EuskoTrenen trenbide-sareak hobetzeko asmoarekin; trena, tranbia, metroa eta portuak barne. 2006an, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren arteko hitzarmena sinatu zuen Euskal Y-aren gipuzkoar adarra eraikitzeko, Itun Ekonomikoan oinarritutako azpiegitura finantzaketa baten lehen aldia. 2009 arte jardun zuen politikan.
2010. urtean Confebaskeko idazkari nagusi izendatu zuten, kargu hori hartzen duen lehen emakumea da. 2014an bere ibilbide akademikoan sakontzeko Confebask utzi zuen. Bizitzan Zehar Ikaskuntza-ren inguruko Politiken Diseinua eta Kudeaketarako Erasmus Mundus Lifelong Learning masterra egin zen Londresen. Horrez gain, doktoretza ikasketak egin zituen eta doktorea da Hezkuntzaren Soziologian (EHU-UPV).
Ordutik, hainbat jarduera egin ditu. Deusto Business School eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle lanentan aritu izan da. 2015 urtetik, Tubacex Group taldeko Administrazio Kontseiluko kidea da, eta 2021ean sortutako Iraunkortasun eta Gobernantza Oneko batzordearen presidentea da. 2021ean, EKI Fundazioko zuzendari exekutibo izendatu zuten. Fundazio honek Saharaz hegoaldeko herrialdeetan eguzki-energia sistemak finantziatu eta jartzeaz gain, arlo horretan formakuntza eskaintzen du bertan (elektrizitateari sarbidea orokortzeko Nazio Batuen helburuekin lerrotuta).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.