From Wikipedia, the free encyclopedia
Hasieraren arabera, Noeren ontzia Noe profetak, bere familia eta animaliak Uholde Handiaren ondorioak saihesteko eta gero Lurra birpopulatzeko, egindako itsasontzia izan zen. Itsasontzia egiteko agindua Jaungoikoak eman zuen.
Judu-kristau testu sakratuetan, Toran eta Itun Zaharrean, eta baita Koranen ere agertzen den mito honek sumertar Ziusudra mitoan oinarria du, Jerusalemen eroriaren ondoren hebreerek mesopotamiar kulturaren eragina jasan zuten eta[1].
Nahiz eta mendeetan zehar gertaera historikotzat jo, geologia eta historiografia modernoak mitotzat jotzen dute. Hala ere guztiz ere badaude Ararat mendian bere bila aritzen diren ikerlariak[2].
Hasieraren 6-9 kapituluek Noeren ontziaren istorioa azaltzen dute:
« | Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen, den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean, esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut. «Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik. 15 Hona zein neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora. Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu. |
» |
—Hasiera 6, 11-22 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.