Nivelle Ofentsiba
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nivelle Ofentsiba (1917ko apirilaren 16tik maiatzaren 9ra iraun zuena) Lehen Mundu Gerran Mendebaldeko frontean armada franko-britainiarrek antolatutako erasoaldi bat izan zen. Robert Georges Nivelle frantziar jeneral nagusiaren omenez izendatu zen, Ekialdeko frontean Brusilov Ofentsibarekin egin zen bezala. Erasoaren parte frantziarrak estrategikoki erabakigarria izateko helburua zeukan Aisne ibaiaren frontean. Haren helburua erasoa hasi eta 48 ordu igaro baino lehen Alemaniar Inperioaren defentsak apurtzea zen eta 10.000 gizonen galera gutxi-gora-behera eragingo zuela uste zen. Frantziako Hirugarren Armadak San Quintinen aurretiazko erasoa egin beharko zuen Britainiar Lehen, Hirugarren eta Bosgarren Armadek Arrasen berea egiten zuten bitartean, lur garaiak harrapatzeko. Honen helburua alemaniarrak Aisne ibaiako forteetatik tropak mugitzea izan zen. Egiazko eraso nagusia frantziarrek Chemin des Dames mendilerroan (Andereen Bidea euskaraz) abiarazi behar zuten. Eraso honi Aisneko bigarren gudua izena eman zioten, baita "Andereen Bidearen gudua" ere (Bataille du Chemin des Dames). Aisneko lehen gudua 1914an gertatu izan zen eta, oraindik ere, hirugarren bat gertatuko zen hurrengo urtean. Laugarren Armadak bigarren mailako erasoa garatu beharko zuen: Xanpainako hirugarren gudua, hain zuzen. Erasoaren azken fasea britainiar eta frantziar tropak berriz elkartzean emango zen, alemaniar mugara zuzenean abiatuko zena. [1][2]
Nivelle Ofentsiba | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
St. Chamond tanke bat, ofentsiban zehar erabilitakoa | |||
Data | 1917ko apirilaren 16a - maiatzaren 9a | ||
Lekua | Frantzia ( Frantzia) | ||
Koordenatuak | 49°30′N 3°30′E | ||
Emaitza | Garailerik gabe | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Borroka ikuspuntu taktiko batetik armada frako-britainiarren garaipena izan arren, Aliatuek ezin izan zuten lortutako lurrak denbora luzez mantendu, alemaniarrek kontraeraso latzak antolatu zituzten hauek berreskuratzeko. Britainiarrek Arrasen kilometro batzuk kontrolatzea lortu zuten baino Robert Nivellek, ofentsibaren burua, nahi zuen garaipen estrategiko "totala" ez zen lortu, Aliatuen aldeak galera erraldoiak jasan izan behar honen ondorioz. Nivelle jeneralak bere postua galdu zuen handik gutxira lubakietan haren aurka emandako matxinadengatik, fronte osoaren mantentzea larri mehatxatu zutenak.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.