Nizhni Novgorod
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nizhni Novgorod[1] (errusieraz: Ни́жний Но́вгород), 1932 eta 1990 bitartean Gorki deitua[1], Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Nizhni Novgorod oblastaren hiriburua. Volga eta Oka ibaien bilgunean dago, Moskutik 420 km ekialdera[2]. Azken erroldaren arabera, 1.213.477 biztanle ditu eta Errusiako seigarren hiririk handiena da, Mosku, San Petersburgo, Novosibirsk, Jekaterinburg eta Kazanen ondoren. Errusiako gune garrantzitsua da ekonomiaren, garraioaren, zientziaren, hezkuntzaren eta kulturaren ikuspuntutik, eta Volga-Viatka eskualde ekonomikoaren traktorea da. Errusiako ibaietako turismoaren zentro nagusia da. Hiriaren alde historikoan hainbat unibertsitate, antzoki, museo eta eliza daude.
Nizhni Novgorod Нижний Новгород | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Nizhni Novgorod oblasta | ||
Hiri okruga | Nizhny Novgorod Urban Okrug | ||
Alkatea | Yury Shalabayev (en) | ||
Izen ofiziala | Нижний Новгород | ||
Jatorrizko izena | Нижний Новгород | ||
Posta kodea | 603000–603999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 56°19′37″N 44°00′27″E | ||
Azalera | 466,5 km² | ||
Altuera | 78 | ||
Mugakideak | Nizhni Novgorod oblasta, Bor, Dzerzhinsk, Kstovo (en) , Balakhna (en) eta Nizhny Novgorod Urban Okrug (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.213.477 (2023ko urtarrilaren 1a) 1.213.477 (2023)/(2021)/(2021)/(2020)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1987)/(1986)/(1985)/(1982)/(1979)/(1976)/(1975)/(1973)/(1970)/(1967)/(1962)/(1959)/(1959)/(1956)/(1939)/(1931)/(1926)/(1923)/(1914)/(1913)/(1897)/(1863)/(1856)/(1812)/(1811) | ||
Dentsitatea | 2.955 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1221 | ||
Telefono aurrizkia | 831 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Essen, Linz, Filadelfia, Novi Sad, Minsk, Jinan, Matanzas, Suwon, Sant Boi de Llobregat, Sokhumi, Győr, Bălți, Dobritx, Heraklion, Hefei, Simferopol, Bartzelona, Tampere eta Vilnius | ||
Matrikula | 52 , 152 eta 252 | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera | ||
http://www.admgor.nnov.ru/ |
Hiria 1221eko otsailaren 4an sortu zuen Juri Vsevoldovitxek. 1612ean Kuzma Mininek eta Dmitri Pozharskik armada bat sortu zuten bertan Mosku poloniar eta lituaniarren eskuetatik askatzeko. 1817an Errusiar Inperioko komertzio hiririk garrantitsuenean bilakatu zen. Sobietar Batasunaren garaian industriak garrantzi handia eskuratu zuen. Gorki Automobil Fabrika bertan eraiki zen.
Izena
Hasieran izena Novgorod zen, "hiriberri", baina mendebalderago dagoen beste Novgorod batetik bereizteko (Veliky Novgorod) hiriari "Behe lurretako Novgorod" edo "Behe Novgorod" izena ematen zitzaion. Lurrari "beheko" (nizhniy (нижний)) izena eman zitzaion, nahiz eta Veliky Novgorod baino altuago egon, Mosku, Vladimir eta Murom hiriak baino beherago dagoelako ibaietan.
Historia
Juri Vsevolodovitx, Suzdal-Vladimirko printzeak, 1221ean sortu zuen. 1392an Moskuko estatuari lotu zitzaion, eta hango hiri nagusienetakoa izan zen. Bertako urteroko azokak 1817tik 1917a arte Errusiako salerosketagunerik garrantzizkoenak izan ziren. 1932an izena aldatu zitzaion Maksim Gorkiren omenez[3], eta 1990ean Nizhni Novgorod berrizendatu zuten.
Ekonomia
Volga eta Oka ibaien elkarguneko sartu-irten handiko portua da. Mekanika, petrolioa eta janari industriak daude[4]. GAZ (Gorkovski Avtomobilny Zavod) ibilgailu-enpresa handiaren egoitza da.
Klima
Nizhni Novgorodek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Azaro amaieratik martxo amaiera arte lurra elurrez estalirik egoten da.
Kanpo estekak
- Udalaren webgune ofiziala (Errusieraz) (Ingelesez)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.