Nicola Porpora
musikagile italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
musikagile italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicola (Antonio) Porpora edo Niccolò Porpora (Napoli, 1686ko abuztuaren 17a - ibidem, 1768ko martxoaren 3a) italiar musikagilea eta kantu-irakaslea izan zen. XVIII. mendeko italiar kantu-irakaslerik ospetsuenetakoa izan zen, eta napoliar estiloko opera dotore eta lirikoen egilea. 1707an, Filipe Hesse-Darmstadtekoa printzearen kapera-maisu izan zen, Napolin. Hiri hartan, Erroman eta Venezian aurkeztu ziren Porporaren lehen operak. 1715-1722 urte-bitartean, Napoliko Conservatorio di S. Onofrioko maisu izan zen, eta ikasle izan zituen, besteak beste, Antonio Uberti Porporino, Farinelli eta Caffarelli castratiak, eta J.A. Hasse eta Metastasio, geroago Porporaren libretogile begikoena izan zena. 1733an, Londresera joan zen, eta bost opera idatzi zituen han, besteak beste, Polifemo (1735) eta Davide e Bersabea (1734). 1736an, Londres utzi, eta Venezia eta Vienara itzuli zen. 1752an, Haydn gaztearen konposizio-irakaslea izan zen. 50 bat opera, oratorio ugari, mezak, moteteak eta musika-tresnetarako lanak ondu zituen.
Nicola Porpora | |||
---|---|---|---|
1758 - ← Girolamo Abos (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Napoli, 1686ko abuztuaren 17a | ||
Herrialdea | Napoliko Erresuma | ||
Heriotza | Napoli, 1768ko martxoaren 3a (81 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Gaetano Greco (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea eta musika-irakaslea | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa | opera | ||
porporaproject.com | |||
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.