Niccolò Fontana Tartaglia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Niccolò Fontana Tartaglia (Brescia, 1499 – Venezia, 1557ko abenduaren 13a) italiar matematikaria izan zen. Aljebraren aitzindarietako bat izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen aritmetika, geometria, aljebra eta balistikaren inguruan. Hirugarren mailako ekuazioen askabidea asmatu zuen. Handik gutxira bere asmakizunaren berri eman zion Girolamo Cardanori, eta berria ez zuela zabalduko agindu bazion ere, Ars magna obran hirugarren mailako ekuazioen teoria osoa adierazi zuen. Tartagliaren obra nagusiak Nova scientia (1537, Zientzia berria), Quesiti et inbentioni diverse (1546, Era askotako galderak eta asmakizunak) eta Trattato di numeri et misure (1556-1560, Zenbakien eta neurrien liburu nagusia) dira.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Niccolò Fontana Tartaglia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Niccolò Fontana |
Jaiotza | Bresciako probintzia, 1499 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Venezia, 1557ko abenduaren 13a (57/58 urte) |
Familia | |
Aita | Micheletto Fontana |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Giambattista Benedetti (en) Ostilio Ricci (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta ingeniaria |
Lantokia(k) | Venezia eta Brescia |
Itxi