Neuroleptiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neuroleptikoa edo antipsikotikoa[1] sendagai psikiatriko mota bat da, kontzeptualki psikosiak kudeatzeko erabiliak, eskizofrenia eta desoreka bipolarra zehazki. Eragin terapeutikoa haluzinazio, eldarnio eta pentsamendu desordenaturako bideratuta dago.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lehenengo belaunaldikoak edo antipsikotiko tipikoak 1950eko hamarkadan sortutakoak dira, nahiz eta lehendabizikoa izan zen Klozapina 20 urte geroago arte ez zen sartu praktika klinikoan. Atipikoak edo bigarren belaunaldikoak berrikiago garatuz joan dira, eta serotoninaren hartzaileetan ere eragina daukate. Bi multzokoek dopaminaren gainean eragiten dute.
Albo-ondorioak edozien kasutan kontuan hartzekoak dira, batez ere mugimenduaren asaldurak eta pisua irabaztea.