eskubaloi jokalari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Nerea Pena Abaurrea (Iruñea, 1989ko abenduaren 13a) nafar eskubaloi jokalaria da, egun Hungariako Ferencvárosi taldean jokatzen duena. 2014an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen.[1]
Nerea Pena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Nerea Pena Abaurrea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1989ko abenduaren 13a (34 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko erasotzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro |
Iruñeko Loyola taldean hasi zen eskubaloian. 15 urte zituenean Lizarrako Itxakora joan zen.[2] 2005-06 denboraldian, 17 urte zituela, jokatu zuen lehen partida Espainiako Ohorezko Mailan. Itxako taldearekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa, hiru aldiz Espainiako Superkopa eta behin EHF Kopa. 2012ko otsailean, Norvegian, Larvik taldearen aurkako partidan, eskuineko belauna hautsi eta ezin izan zuen parte hartu Londresko Olinpiar Jokoetan.[3] 2012an Budapesteko Ferencvárosi Rail Cargo taldeak kontratatu zuen; 2014-15 denboraldian Hungariako Liga irabazi zuen.
Espainiako talde nazionalarekin brontzezko domina irabazi zuen Brasilgo Munduko Txapelketan (2011) eta zilarrezkoa Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014). Danimarka eta Norvegian jokatu zen 2010eko Europako Txapelketan All-Star taldean sartu zuten.[4]