Nefertiti
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nefertiti[1] Egiptoko XVIII. dinastiako erregina bat izan zen, eta Akenaton faraoiaren emazte nagusia. Nefertiti eta haren senarra erlijio iraultza batengatik dira ezagunak; iraultza hartan, jainko bakarra gurtzen zuten, Aton, hau da, eguzki diskoa.
Nefertiti | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tebas, ? | ||||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||||
Heriotza | Tell al-Amarna, ? (39/40 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Ay | ||||
Ezkontidea(k) | Akenaton | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Egiptoko XVIII. dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregina | ||||
Lantokia(k) | Antzinako Egipto | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Antzinako Egiptoko erlijioa |
Haren izena egiptoeraz Nfr.t jy.tj[1] da, eta «edertasuna iritsi da» esanahiarekin itzuli ohi da.
Bere edertasuna oso ospetsua izan zen, eta badirudi politikan eta erlijioan funtsezkoa betebeharra izan zuela amarnar ideologiaren garapenean. Nahiz eta arte ofizialak sekula ez zuen familiako irudirik egin, bere erreinaldian zehar ugariak izan ziren bikotea intimitatean, alabekin batera, azaltzen duten irudikapen monumentalak.
Frogatu da Akenaton hiltzean berak ordezkatu zuela. Egiptologo batzuen ustez Smenkare izenarekin Egiptoko erregina izan zen; beste batzuen arabera, izen horren azpian egiazki Akenatonen anaia txikiena datza. Sinesgarriagoa litzateke senarrarekin batera agindu zuela pentsatzea eta, nolanahi ere, ez da frogatu senarra baino geroago hil zenik ere.[2]