From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazioarteko gatazka herrialde bi eta gehiagoren arteko istilua da.
Gaur egun, munduan, liskar eta gatazka asko daude, herrialdeen artean edota herrialde baten barnean. Gatazka edo liskar hauek mota askotakoak izan daitezke, baina gehienetan eragileak politika eta ekonomia dira.
Estatu batek bere eragin-eremua zabaltzen saiatzean edo bere interesak beste estatu baten gainean ezartzen denean geratzen da.
Gatazka ekonomikoak gehienbat eragile baten ondorioz gertatu izaten da: baliabide naturalen gaineko kontrola; hau da, gero eta baliabide natural gutxiagoren kontrola nahi izatearen ondorioz gertatu izan ohi dira. Adibidez, munduan gehien nahi izandako baliabide bat petrolioa da.
Baliabide honen ondorioz gertatutako gatazka bat, Siria eta Iraken arteako gerra da:
Siriako gerra zibila gatazka armatua da, eta Sirian hasi zen, 2011an gobernuaren aurkako protestak zirela eta.
Estatu islamiarrak Siriako petrolioa ekoizten duten eskualde gehienak kontrolatzen ditu eta petrolio-eremuak harrapatu baita ere Iraken.
Baliabide naturalen ondorioz sortutako beste gatazka bat:
Japoniaren eta Txinaren arteko gatazka Senkaku uhartetan. Uharte hauek gas eta petroleo erreserba handiak dituzten uharteak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.