Navajo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Navajoak[2] (beren hizkuntzan euren buruari dineh deitzen diete, hots, "herria, populua") gaur egun Estatu Batuetan bizi den amerindiar herririk jendetsuena da, denera 300.000 pertsona baitira. Estatu Batuetako hego-mendebaldean bizi dira, Arizona, Mexiko Berria, Utah eta Colorado estatuetan banaturik. Mexiko iparraldeko Chihuahua eta Sonora estatuetan ere 37 navajo bizi dira, denera 60 klanetan.
Datu azkarrak Biztanleak guztira, Biztanleria nabarmena duten eskualdeak ...
Navajo | |
---|---|
Navajoak | |
Biztanleak guztira | |
300.048[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria, Utah | |
Hizkuntza | |
navajo, ingeles | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, sinismen tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Apatxe |
Itxi
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; hizkuntza gaitzat duena beste hau da: «Navajo (hizkuntza)»
Navajoak atapaskoen familiako apatxe hizkuntzaz mintzo dira. Navajoen artean oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Trebeak dira eskulangintzan: oihalak, alfonbrak eta zilarrezko bitxiak egiten dituzte batez ere. Erlijiozko erritu eta ospakizunetan kolore anitzeko hareazko irudiak egiten dituzte.