Narodnik
Errusian eta Ukrainan XIX. mendean izandako mugimendu politiko eta ideologikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Narodnik-ak XIX.mendean, 1860 eta 1870eko hamarkadetan, Errusian eman zen mugimendu sozialistaren partaideak izan ziren. Naródnik edo Naródniki (pluralean) hitzak populista[1] esan nahi du eta errusiar iraultzaileen izena da. Haien mugimendua Naródnichestvo bezala ezagutua izan zen. Errusiako Narodnikiek uste zuten nekazarien artean propaganda politikoa banatzeak jendetzaren esnatzea ekarriko zuela eta horren eraginaren bidez, Tsarraren erregimenaren liberalizazioa.[2]
Garai hartan, Errusia nagusiki nekazaritzarako herrialdea zenez, nekazariek herriaren gehiengoa ordezkatzen zuten. Hortik dator mugimenduaren izena; izan ere, "narod"-ek: herria esan nahi du. Errusierazko esapide honetatik eratorria da: «Хождение в наро», edo, euskaraz, jendearekin edo herriarekin joaten[3]. Beraz, mugimendua nekazal sozialismo moduko bat izan zen. Erakunde ekonomiko autonomoetan eraikia zegoen, beraien artean loturiko hainbat herriren artean Estatua ordezkatu eta federazio moduko baten gisa ziharduten.