From Wikipedia, the free encyclopedia
Narkolepsia, baita ere Gelineau sindromea edo loguraren epilepsia deiturikoa, loguraren nahaste bat da, gure gizartean jende gutxik jasaten dutena.
Narcolepsy | |
---|---|
Orexina-A neuropeptidoa | |
Deskribapena | |
Mota | eritasuna, loaren nahasmendua excessive daytime sleepiness (en) |
Espezialitatea | neurologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | modafinil (en) eta methylphenidate (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | G47.4 |
GNS-9-MK | 347 |
GNS-10 | G47.4 |
GNS-9 | 347 |
OMIM | 161400 |
DiseasesDB | 8801 |
MedlinePlus | 000802 |
eMedicine | neuro/522 |
MeSH | D009290D009290 |
Disease Ontology ID | DOID:8986 |
Gaixotasun honen ezaugarriak egunean zehar nahitaez lo egitea da. Kataplexiarekin batzean, eldarnioak sor ditzake eta hauek bi eratakoak izan daitezke: eldarnio hipnagokikoak edo hipnoponpikoak.
Bestalde, sindrome honek, eldarnioak ez ezik loguraren paralisia edo etendura ere sor dezake. Ikerketa epidemiologikoen arabera, alditxar honen nagusitasuna biztanleria helduetan, %0,02 eta 0,16 artean dago, gizon eta emakume sexuen artean desberdintasunik ez egonik.[1]
Narkolepsiaren diagnostikoa hauen agerrera edo presentzia eragiten zuen
Aurrekoan idatzitako zerrendatik narkolepsia jasaten duten pertsonak, gaueko logura modu objektibo batean pairatzen dute, eta beste hirurak, modu aldakorrean gertatzen dira. Bakarrik gaixoen %10 sintoma hauek guztiak jasaten dute.[2] Bestetik, gaixoen %80 kataplexia gradu batean pairatzen dute eta gaixoen ehuneko txikiago batek eldarnio hipnagokikoak, loguraren paralisia edo biak azaltzen dute.
Familiartekoen aurrekariak oso garrantzitsuak dira gaixo baten gaueko gehiegizko logura baloratzerakoan. Narkolepsia duten gaixoen anai-arrebak edota seme-alaben azterketa egiteak, adin espezifikoa dutenen artean hain zuzen ere, diagnostiko azkarra egitea baimentzen du.
Narkolepsia karaktere genetikoarekin loturik zegoenaren bihozkada zuten, Westphalen lehen ikerketatik, 1877. urtean, izan ere, bere gaixoaren amak arazo berdinak aurkezten zituen.[5]
Gaixotasun honen kausa ezezaguna da, ikertutako gaixo guztiek HLA haplotipoak azaltzen duten arren. Beraz jatorri genetikoagatik dela iradokitzen da. Ikerketa batzuk esaten duten moduan, DR2-a azaltzen duten pertsonak DR2-a ez dutenen pertsonak baino gaixotasun hau izateko probabilitate handiagoak dutela adierazten dute.[6] Bestalde, HLA-aren garrantzia sindrome hau garatzerakoan, ikertzen ari da.[7]
Hiru loci nabarmendu dira, narkolepsiarekin lotuta daudenak:
Laburtuz, gaixotasunaren kausa ezagutu gabe jarraitzen du eta beste hainbat faktore kontuan hartu behar direla pentsatzen da. Ezin izan da baieztatu sindrome honen jarrera fisiopatologikoak (gaixotasun aske klasikoekin lotuta daudenak), hauek HLA-rekin inolako loturarik azaltzen ez duten arren.
Normalki, pertsona batek esnaturik dagoenean, bere burmuinak uhin erregular batzuk azaltzen ditu. Baina pertsona batek lo egiten badago, hauek geldoagoak bihurtzen dira eta ez dira hain erregularrak izaten. Ordu bat, gutxi gorabehera, lo egiten egon eta gero NREM, burmuineko uhinak patroi aktiboagoa azaltzen dute, amets sakon batean aurkitu arren.
Narkolepsian NREM eta REM uhinen ordena aldatzen da, REM ametsa NREM-a baino lehenago gertatuz, aldrebes izan behar bazen ere. REM ametsa, gauean zehar bakarrik gertatu beharko zen baina narkoleptikoek, egunean zehar jasaten dute. Egoera honek hainbat ondorio ekar ditzake:
Narkolepsiaren tratamendua sintomatikoa da. Logura estimulatzaileekin tratatzen da. Medikuek gehien errezetatzen duten medikamentua metilfenidato da. Bestalde, dextroanfetamina eta metanfetamina, aurreko medikamentua huts egiten duenean errezetatzen dute. Badago beste sendagai bat, pemolina hain zuzen ere, gutxiago errezetatzen dena, ez duelako beste medikamentuak duten eraginkortasuna, baina efektu sekundario gutxiagoak sortzen ditu.[11] Kataplexiaren tratamendua, beheraldien kontrako medikamentuak edo antidepresiboak hartzea, oso eraginkorra izan daiteke, REM kontrako ametsen efektua duelako. Estatu Batuetan erabiltzen dena protiptilina da. Oxibato sodikoa(Xyrem) medikamentu bat da, Europa eta Kanadan erabiltzen dena. Estatu Batuetan medikamentu hau aztertu egin dute eta bertan ere honen erabilera baimendu dute. Trastorno honetarako oso baliagarria dela eta gaueko loguraren etenduraren kontra eragin handia duela ikusi dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.