From Wikipedia, the free encyclopedia
Naqada III, aurretik Semaniar bezala ezagutua, Egiptoko aro aurredinastikoaren barnean, Naqada IIaren ondoren datorren kultura da, eta K.a. 3200 eta K.a. 3000 bitartean datatua dago. Honekin, Naqada kultura amaitzen da.
Lau estadiotan banatzen da: Naqada IIIa, K.a. 3200 eta K.a. 3150 bitartean, Naqada IIIb, K.a. 3150 eta K.a. 3100 bitartean, Naqada IIIc, K.a. 3100 eta K.a. 3050 bitartean, eta, azkenik, Naqada IIId, K.a. 3050 eta K.a. 3000 bitartean, azken hauek, Egiptoko aro protodinastikoaren garaikideak direlarik. Azken aro honetan, estatu bateratuaren eraketaren prozesua hasi zen, beharbada Naqada IIan jada hasi zegoena. Garai honetako erregeak, kronologiari dagokionez, 0 dinastian kokatu dira. Nejendik (Hierakonpolis), nagusitasuna Tinisera pasa zen (Abidos), baina tokiko edo eskualdeko estatuak mantendu ziren, beranduago nomoak izango zirenen jatorria izan daitezkeenak (Goi Egiptoko 16 nomo eta Behe Egiptoko beste 10, hirugarren dinastiaren aurrekoak dira).
Garai honetako ezaugarriak, honako hauek izan ziren: lehen hieroglifoak, lehen narrazio grafikoak paletetan, serekhen etengabeko erabilera errege bakoitzaren zigilu bereizle bezala, lehen benetako errege hilerriak, eta, ziuraski, lehen ureztatze lanak. Lehen errege boteretsuak, garai honetakoak dira. Erregea eta euren lurraldea identifikatzen dituzten serekhak erabiltzen dituzte. Egiptoar kultura, Nubiara hedatzen da.
Tokiko nagusitasuna Goi Egipton, Nejendik Tinisera pasatzen da (Abidos), beste estatu garrantzitsuren batekin, El Kab kasu. Aldiz, Nubt edo Naqadak, ia ez du presentziarik, eta hirian aurkitutako hilobiak pobreak dira, botere politiko edo ekonomiko ezagatik (adituek, balizkotzat jotzen dute Nejenek edo Abidosek xurgatu izana). Garaiko beste estatu batzuk, Tinis eta Abadiyan (Goi Egipto), Maadi, Buto eta Saisen (Behe Egipto, eta Qustulen (Nubia) koka litezke.
Goi Egiptoren eragina Maadirantz hedatzen da (Naqada III kultura oso aurreratua dagoenean desagertuko dena), eta Butora, deltan. Garai honetan sortu edo handitu zen Menfis, hiriburu bihurtu zena. K.a. 3150 aldean, Narmerren erregealdia bertan koka daitekeelarik eta Goi eta Behe Egipton gobernatu zuen lehen faraoitzat hartzen dena, garaia K.a. 3000n amaitu edo pixkat beranduagorarte, bi lurraldeen batasuna sendotu zen eta Tinistar aroa eta Egiptoko I. dinastia hasi zen, Naqada IIId estadioan.
Bateratzea, Narmerren Paleta eta Tehenuren Paleta bezalako ebidentzia batzuen arabera, aktibitate militarraren bidez lortu zen, oso urria izan behar zuen arren, ez baitago ebidentzia arkeologikorik; hortaz, badirudi Abidoseko erregeek fruitu heldu bat bildu zutela, denboran luzatutako (ziuraski K.a. 3300 aurretik hasi zena) prozesu ekonomiko, kultural eta sozial baten bidez eman zen bateratzerako jada prestatua, zeinekiko ezingo ziren arrotz izan aliantzak (familiartekoak edo ez) eta estatu txiki askoren botere eta lidertza falta, lurraldeari dagokionez zabala, numerikoki indartsua, sozialki kohesionatua, kulturalki dominatzailea eta ekonomikoki aberatsa zen botere baten indar politiko, ekonomiko eta militarraren aurrean. Erresistentziak, toki puntualetan edo kulturalki ezberdinak ziren herrietan, libiarren artean kasu agertuko ziren ziuraski. Menfis hiriburu bezala ezarri zenetik, estatuaren gune administratiboa izan zen.
Maadiren desagerpenak, despopulatua izan zena, adituek, arrazoi ekonomikoak izan zituela uste dute, politikoak baino gehiago: hiriburua, pixkat hegoaldera eraman zen, Menfisera, eta merkataritza gunea, Kanaanekin, beste toki batera eraman zen (arrazoia, bateratzea eta administrazio berria izan liteke, Palestinatik gertuago ezarri behar zena, baita errege berrien interesak hobekien asetuak ziren tokietan ere), eta aberatsak eta merkatariak, birkokatu egin ziren, hiria, gainbeherara joaten utziz, eta, azkenean, bertan behera utziz. Naqada III osoan, etengabeko merkataritza eta egiptoar presentziaren gehikuntza nabaritzen da Kanaanen, balizko egoitza administratibo batekin Tell es-Sakanen edo Besorren. Merkataritza, hegoalderantz hedatzen da, Nubiarantz, eta iparrekialderantz, Kanaan eta Mesopotamiarantz, kobrea, zura, obsidiana, zilarra, lapislazulia eta beste produktu batzukin.
Arlo kulturalari dagokionez, apaindutako zeramika jaitsi egiten da, baina beste manifestazio artistiko batzuk agertzen dira. Zeinu eran Naqada IIan jada agertu ziren hieroglifoek, aro honetan eboluzionatzen dute. Mesopotamiar eragina, ez dago ezarria.
Garai honetako jainkorik garrantzitsuenak, Horus (zeruko jainkoa eta sendatzailea, egiptoar zibilizazioaren abiarazletzat hartua), Seth (jainko basatia, gaizkiaren eta ilunpeetako jauna), Nekhbet (jainkosa babeslea, jaiotza eta gerretan), Min (Ilargiko, ugalkortasunaren eta landaretzaren jainkoa), Hathor (jainkosa kosmikoa, maitasunaren eta poztasunaren jainkosa), eta Bat (zeruko jainkosa, ugalkortasunarekin lotua) izan ziren.
Errege hilobiak Abidosen jarraitu zuen, eta goi funtzionarioena Saqqaran ezarri zen. Hilerri sekundarioa, Helwan izango zen. Tarjanek, bigarren mailako dignatarioen hilerria izan behar zuen. Hilerrien barnean, pertsonaia garrantzitsuen hilobi kopurua gehitzen da eta batzuk, soilik klase agintariarentzako ezartzen dira, horien artean, Abidoseko errege hilobia, hilobi aberatsagoekin, eta, arkitektura aldetik, konplexuagoak direnak; honek ezberdintze sozial oso nabarmen bat argi uzten du.
Aurrekoa Naqada II |
Antzinako egiptoko aroak K.a. 3200-K.a. 3000 inguru |
Ondorengoa Egiptoko I. dinastia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.