Nankingo Bakea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nankingo Bakea[1] (ingelesez: Treaty of Nanking; txinera tradizionalez: 南京条约) 1842ko abuztuaren 29an sinatu zuten Britainiar Inperioak eta Qing dinastiak sinatutako bake ituna izan zen, Lehen Opio Gerrari amaiera emanez.
Datu azkarrak Mota, Data ...
Nankingo Bakea | |
---|---|
Mota | Itun desberdin bake itun |
Data | 1842ko abuztuaren 29a |
Argitaratze-data | 1842ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Sinatzailea | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles eta txinera klasiko |
Kausa | Lehen Opioaren Gerra |
Kronologia | |
1842ko abenduaren 28a | Berrespena |
Itxi
Txinatik bidalitako merkatari britainiarrak, Londresera iritsi bezain pronto, protestan joan zitzaizkion gobernuari eta honek Txinari egin zion eraso. Britainiarren itsas-armadak beraien menpe zegoen Indian ekoiztutako opioa erostera behartu nahi zuen Txina. Txinatarrek ezin izan zioten erasoari eutsi eta errenditu beharrean izan ziren. 1842an, Nankingo Ituna sinatu zuten, beste gauza batzuen artean, Hong Kongeko zesioa onartuz. 155 urte igaro ondoren, 1997ko uztailaren 1ean itzuliko zion berriro Txinari.