![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/Nandita_Das_still6.jpg/640px-Nandita_Das_still6.jpg&w=640&q=50)
Nandita Das
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nandita Das (Delhi, 1969ko azaroaren 7a) Indiako aktore eta zuzendari bat da. 40 filmetik goratan aritu da aktore moduan. Fama lortu zuen Deepa Metharen Fire (1996) filmari esker. Film hura emakumeen homosexualitateari buruzkoa da, eta Indian erreakzio biziak eragin zituen. Zuzendari gisa egin zuen lehen lana Firaaq (2008) izan zen. Torontoko Zinemaldian saritu zutena eta munduko 50 bat jaialditan gaindi hogei bat sari irabazi zituena. Gizarte gai sakonak lantzen ditu bere filmetan, besteak beste emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak edota gerrak. Bi aldiz parte hartu du Cannesko Zinemaldiko epaimahaian, 2005ean lehenik, eta 2013an ondoren. 2011n, Frantziako Gobernuak Ordre des Arts et des Lettres-eko (Arteen eta Letren Ordena) Zaldun egin zuen[1]. Zinema arloan, franko-indiar kooperazioa garatzen laguntzea eskertu zioten. Urte berean, Das izan da Nazioarteko Emakumeen Foroan sartu zuten Indiako lehen aktorea[2]. 2015ean, Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko kide izan zen.
Nandita Das | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1969ko azaroaren 7a (54 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Odia |
Familia | |
Aita | Jatin Das |
Hezkuntza | |
Heziketa | Delhiko Unibertsitatea Miranda House (en) ![]() |
Hizkuntzak | Odia hindia Malabarera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta aktorea |
Jasotako sariak | |
nanditadas.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/77/The_Chairperson%2C_Children%E2%80%99s_Film_Society_of_India_%28CFSI%29%2C_Ms._Nandita_Das_addressing_a_press_conference_on_the_occasion_of_a_day_long_Children%E2%80%99s_Film_Festival_on_Tagore.jpg/640px-thumbnail.jpg)