![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Nancy_Wake_%25281945%2529.jpg/640px-Nancy_Wake_%25281945%2529.jpg&w=640&q=50)
Nancy Wake
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nancy Grace Augusta Wake (Wellington, Zeelanda Berria, 1912ko abuztuaren 30a – Londres, Erresuma Batua, 2011ko abuztuaren 7 ), eskuarki Nancy Wake deitua, bere senarren abizenez Nancy Forward edo Nancy Fiocca eta Sagu zuria ezizenez -Gestapok ipini zion ezizen hori—, australiar kazetari eta isileko agentea izan zen, Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentzian jardun zuena.
Nancy Wake | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Roseneath (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Kingston-upon-Thames, 2011ko abuztuaren 7a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | North Sydney Technical High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, partisanoa, SOE agent (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Souris blanche, The White Mouse, Lucienne Suzanne Carlier, Hélène, Witch eta Andrée |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Special Operations Executive (en) ![]() |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Hasieran, Frantziako Erresistentziaren mezulari aritu zen, eta ospea lortu zuen maki taldeetan. Aurrerago Ian Garrow kapitainaren ihes-unitatearekin bat egin zuen, Ehunka pertsonei lagundu zien alemaniarrek okupatutako lurraldeetatik ihes egiten. Eta, horrenbestez, aliatuen bandoan ohore-domina gehien jasotako emakumea izan zen, esaterako Ohorezko Legioa, Frantziako Erresistentziaren Domina, George Domina edo Askatasunaren Domina Presidentziala. Bizitza arriskuan izan zuen gerra osoan; Gestapok bost milioi liberako saria ezarri zuen 1943an hura harrapatzea lortzen zuenarentzat. Baina Wake 2011n hil zen, 98 urte zituela.[1]