From Wikipedia, the free encyclopedia
Nancy Clara Cunard (Londres, 1896ko martxoaren 10a - Paris, 1965eko martxoaren 17a) ingeles aktibista eta socialitea izan zen.
Nancy Cunard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nevill Holt (en) , 1896ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Cochin Ospitalea eta Parisko 14. barrutia, 1965eko martxoaren 17a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Familia | |
Aita | Sir Bache Edward Cunard, 3rd Bt. |
Ama | Maud Cunard |
Ezkontidea(k) | Sydney Fairbairn (en) (1916ko azaroaren 15a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, polo jokalaria, argitaratzailea eta kazetaria |
Aita aristokrataren eta ama aberatsaren alaba bakarra izan zen Nancy Cunard britainiarra (1896-1965). Amak, Maud Cunardek, goi klaseko festa jantziak ontzen zituen etxean; beraz, musikariak, idazleak eta artistak ohikoak zitzaizkion Nancyri txikitatik. Hori dela eta, gaztetan piztu zitzaion literatur zaletasuna. Gerra Handiaren ostean, Londresen finkatu zen, bai eta gazte bohemio zurruteroekin nahastu ere. Era berean, poesia idazten hasi zen. 1920. urtean, Parisko gautxori entzutetsu bilakatu zen; sasoi hartako emakumeen eredu ere bihurtu zen bere soineko eta bitxiengatik. Mozkorraldiek eragindako haserrealdiak sona handikoak ziren: Jannet Flanner eta Solita Solano kazetari bikote estatubatuarrarekin biltzen zenean, gizon guztiak kikiltzen zituzten. Tristan Tzara dadaistarekin, Louis Aragon surrealistarekin eta Aldous Huxleyrekin ere harreman oso hurbilekoa izan zuen.[1]
1927an, Hours Press argitaletxea abiatu zuen, eta, urtebete geroago, Henry Crowder jazz musikari afroamerikarrarekin maitemindu zen, Venezian. Ondorioz, AEBetan segregazioaren aurkako kanpainetan ere parte hartu zuen. Espainiako 1936ko gerran ere izan zen berriemaile, eta han ezagutu zuen Pablo Neruda. Bien artean argitaratu zuten Los poetas del mundo defienden el pueblo español antologia. Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Frantziara itzuli zen, eta Francoren aurka aritu ziren errefuxiatuei lagundu zien muga pasatzen.[1]
Alkoholismoaren eta urteen poderioz, osasun arazoak izan zituen, hala fisikoak nola mentalak. 1965. urtean hil zen Cunard, Parisen: hoteletik ihes egin zuen, eta kalean aurkitu zuten, konorterik gabe.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.