Thumb
Erromesak.

Donejakueren Frantses Bideko bederatzigarren etapa

Etapa erraza eta desnibel gutxikoa, leun-izurtua dagoen lurralde batean barna. Ibilbidea, funtsean, nekazaritzako pistetatik igarotzen da, eta mahastien ondoren zereal soroetatik joango gara. Etapa Grañonera arte luza daiteke, han aterpetxe xume bat dagoelako; edo are gehiago Redecillaraino, udal-aterpea baitu.[1]

Naiaratik Santo Domingo de la Calzadara: 21,44 km.

Thumb
Yusoko monasterioa.

Santa María la Real monasterioaren parean, aldapa handia duen Costanilla kaletik joano gara. Pinudi bat zeharkatu ondoren, nekazaritzako pista bakartiak ikusiko ditugu, batzuk asfaltatu berriak, mahastien artean. Azofrarako tokiko errepidea hartuko dugu.[2]

5,7. Azofra. Irteeran Virgen de Valvanera hiribidetik jarraituko dugu, gutxira XVI. mendeko Rollo Judizial baten ondotik pasatuz. Alesancoko errepidetik joango gara, nekazaritzako pista erosoetatik, nahiko izurtua dagoen eremu batetik. Aldapa luze bat igota, Errioxa Garaia Golfa urbanizazioa gurutzatuko dugu, Cirueña ezkerretara geratuz. Betalde, interes kulturaleko eta presarik gabeko erromesak Azofran desbidera daitezke Santa María de Cañas eta San Millán de Yuso monasterioak bisitatzeko.

14,9. Cirueña. Nekazaritza-pista batetik atera, eta mendi-lepo batetik Santo Domingo de la Calzada ikusten da. Jaitsiera luze baten ondoren, Santo Domingon sartuko gara Torrecilla etorbidetik, Kale Nagusitik jarraituz katedralera ailegatu arte.[3]

20,7. Santo Domingo de la Calzada.

Santo Domingo de la Calzada.

Thumb
Santuaren Kofradiaren aterpetxearen sarrera.

Ondare nagusia katedrala da, bere bizitza erromesei eskaini zien santuaren kripta eta mausoleoarekin. Aipagarriak dira baita Abadia Zistertarra, Trastamara Etxea, Santuaren Kofradia, eta Santo Domingoko Zubia.

Aterpetxeak

Erabiliena udalarena den eta Santuaren Kofradiak kudeatzen duen “Santuaren Kofradiaren aterpetxea” da, herriaren erdian. Bertan 185 lagun sartzen dira 10 logela partekatutan. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Abadia Zistertartarren aterpetxea, Alfonso Peña ostatua, Miguel ostatua, La Catedral ostatua, Rey Pedro I ostatua, Room Concept hostela, eta Carpe Viam hostela.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.