![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0b/Tudons01.jpg/640px-Tudons01.jpg&w=640&q=50)
Nabeta (Menorca)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nabeta (gaztelaniaz eta katalanez, naveta) hilobi monumental mota bat da eta izaera kolektiboa du. Menorcako uharteko eraikuntza ziklopeo bereizgarriak dira. Brontze Aroan eraiki ziren, talaiot-aurreko eta talaiot garaien tartean.
- Artikulu hau hilobi megalitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nabeta (argipena)».
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0b/Tudons01.jpg/640px-Tudons01.jpg)
Egitura hauek aztertu zituen lehenengo egilea Joan Ramis izan zen, 1818an, Menorca uharteko Zelta Antzinateak lanean, hau da, historiaurreari erabat eskainitako gaztelaniazko lehenengo liburua.[1]