Méridako arkeologia multzoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Méridako arkeologia multzoa Espainiako arkeologia multzo nagusia eta handienetarikoa da, antzinako Emerita Augustarena. 1993 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Extremadurako Mérida hirian dago.
Méridako arkeologia multzoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Méridako erromatar antzokiaren ikuspegia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 664 |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | |
Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Bertako eraikinik garrantzitsuena Méridako erromatar antzokia da, K.a. 15 eta 16 urte bitartean Marko Agripa kontsularen aginduz eraiki zena.