From Wikipedia, the free encyclopedia
Michael Anthony Torres Monge (Rio Piedras, Puerto Rico, 1994ko urtarrilaren 15a) artistikoki ezagutua Myke Towers bezala, Puerto Ricoko abeslari eta musikagile bat da.
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Oharra: Euskarazko Wikipedian euskara batuan idazten da (ikus Wikipedia:Estilo gida#Euskararen erabilera eta Wikipedia:Politikak/Euskarari buruzko politika orokorra) |
Myke Towers | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Anthony torres moge |
Jaiotza | Río Piedras (en) , 1994ko urtarrilaren 15a (30 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria eta kantugilea |
Izengoitia(k) | Myke Towers |
Genero artistikoa | Latin trap (en) Reggaetona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Latina (en) Warner Records |
myketowerspr.com | |
|
1994ko urtarrilaren 15ean jaio zan, Puerto Ricon. Txikitatik adierazi eban musikarenganako interesa, eta 2014an SoundCloud plataformaren bidez bere lehenengo abestiak estreinatu ebazan.[1]
2014an, SoundCloud plataforman bere lehenengo abestiak publikatu ebazan, eta Puerto Ricon nahiko onartua izan zan.[2] 2015ean, Xantosekin kolaboratu eta “Alerta Roja” abestia atera eben. Abesti honen bideoa Artilleric Music-ek zuzendu eban. Urte horretan, bere lehenengo mixtape debuta El final del principio argitaratu eban, iTunes-eko zerrendako lehenengo postua estreinatuz eta Latin Rhythms Albums-eko 12. postura iritsi zan.[3] 2016an, bere single-a “El final del principio” atera eban, eta beste abesti asko single honen sorburu izan ziran. Hurrengo urteetan, hainbat abesti atera ebazan, besteak beste “Sabe lo que viene” eta “Perder el tiempo”.
2019an Si Se Da abestiaren remix bat Farrukogaz egin eban.[4] Urte horretan, 20 abesti salduenen zerrendan sartu zan, La Playa abestiagaz.[5] 2020ko urtarrilaren 2an bere bigarren albuma argitaratu eban, East Money Baby bere seme jaioberriaren omenez.[6] Album honek Top Latin Albums-eko lehenengo postua lortu eban 83 aste kontsekutiboz.[7] Grammy Latinoetara ere izendatua izan zan, hiritar musikako album hoberenen kategorian.[8] Wisinegaz Los Legendarios 001 albumean Mi Niña abestian kolaboratu eban, eta Bilboardeko Latin Airplay zerrendan lehenengo postua lortu eban.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.